XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arazo legalak 1989ko otsailaren 5ean hasi ziren, Daniel Vega Bizkaiko Gobernadore Zibilak Aulestik hartu zuen euskara hutsez bizitzeko erabakia errekurritu zuelarik, ordutik hona Gobernadore Zibilek euskara hutsezko bizitzeko erabakia Konstituzio Espainolaren aurka jotzeaz gain, Gasteizko Gobernuak bideratutako euskara legea gainditzen duenez ilegaltzat jo eta errekurritu dituzte toki gehienetan, aho batez hartutako udal erabakiaren aurka joaz.

Dublingo bilera Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarrak Dublinen izandako bileran, biztanlego euskalduna duten Euskal Herriko 27 udalek, Administrazio Publikoan euskara hizkuntz bakartzat jotzeko hartu duten erabakiaren berri jaso du.

Europar bulego honek bat egin du erabaki honekin, oinarrizko eskubide linguistiko pertsonal eta kolektiboekin bat bait dator.

Erabaki hau, Europako Komunitatean hizkuntz gutxiengotuak dituzten zortzi estatuko ordezkariek hartu zuten EKBk prestatutako txostena banatu, aurkeztu eta eztabaidatu ondoren.

Ondorioz, EKBk aurrera begira Europako Bulegoak hartutako erabakia, herri ele bakar bakoitzeko alkateei bidaliko die.

Honez gain, Europako gainerako instituzio, erakunde, elkarte eta pertsonalitateei elkartasunerako deia zabalduko du, txostena bazter guztietara zabalduz.

Azkenik, EKBk EHErekin batera talde eta sektore ezberdinen inplikazioa bultzatu eta herri elebakarrek sortutako iniziatiba guztiak bultzatuko ditu.

Euskal Kulturaren Batzarrea.